2005-eko UZTAILA
Pasa den uztailean, Irati eta biok Singapurrera joan ginen, hantxe nire neba Jaizki ta bere emaztea (kuñéee) den Susana bizi baitira.

Hegazkinean ordu gehiegi pasa ondoren, iritsi ginen Asiako hiri bero eta kurioso horretara.
Aireportut
ik nire nebaren etxera joateko hartu genuen taxian oso usai arraroa zegoen, deskribatu ezina baina oso arraroa, han geundela hainbestetan usaindu genuen usai berdina.
Handik aurrera, eta hilabete batez, hainbat usai, zapore eta sentsazio berriak izan genitue
n. Ze polita den guztia ezberdina den giro batean murgiltzea! Zentsu guztiak jartzen dira lanean!
Singapur oso hiri garatu eta modernoa da. 40 urteko
historiarekin, organizazio kapitalista sendo batez baliatuz, hiri handi, txukun, moderno eta diruduna lortu dute.
Ez dit inbidiarik ematen hango bizimodua, esan dudan moduan kapitalismoaren sinbolo nabarmenegia baita, baino oso hiri ikusgarria da, oso ezberdina eta gauza interesgarri askorekin.
Hainbat kultura murgiltzen dira bertan, oso konbibentzia lasaiean eta begirune haundiz. 


Hainbat gauza kontatu dezaket hiri honi buruz (Jaizki, gida ezin hobea baita!) baina tira... hasten banaiz ez dut bukatuko, beraz argazkien bidez erakutsiko ditut hiri honetan ikusi genituen hainbat txoko polit

4 Comments:
Oso polita Irade, bazen ordua zeozer berria sartzeko ezta. Ea horrelako argazki gehiago sartzen dituzun. Ciao ciao
A ze nolako argazkilari photoshopera izugarria! Blog hau gero eta politagoa gelditzen ari da! Argazki gehio mesedez!!!!!
A ze nolako argazkilari photoshopera izugarria! Blog hau gero eta politagoa gelditzen ari da! Argazki gehio mesedez!!!!!
bale, argazkiak ederrak dira eta ondo eraldatu dituzu baina... zeruak aldatzen dituzun moduan ezin al dituzu bertan agertzen diren pertsonak ere aldatu? ez dakit, apur bat...erakargarriago diren batzuengatik edo? jeje. ezetz txaide! oso ondo agertzen zaretela! eta haber sartzen dituzun hurrengok komentario hobeak egiteko inspiratzen nauten ze...bo, esperoan gelditzen naizela!
Publicar un comentario
<< Home