I r a i d e

Nire argazki-sorta

2006-06-18

Kuala Lumpur

Malakatik Kuala Lumpurrerako bidaia oso polita izan zen, Malasiako zatitxo bat ikusi ahal izan genuen.
Malasia herri musulmana da eta hainbat mezkita ikusi genituen bidetik, muezinaren soinua urrunetik entzunda. Lurralde laua eta hainbat plantazio zeharkatu ondoren, Kuala Lumpurreko perfila ikusi genuen urrunean, "Petrona dorreak" nabarmentzen zirelarik. Dorre hauek duela gutxi munduko dorrerik altuneak ziren, eta irudi izugarria izan zen urrunetik ikustea; kontaminazio ke grisaz inguratuta ikaragarria egin zitzaigun sarrera.
Autobusa jendez beteriko kale batean utzi gintuen. Kotxe, turista eta langileen zalapartaren artean eta gure motxilaren pisuarekin, ostalera ailegatzeko irrikitan geunden. Baina ostalaren kalera iristean merkatuaren zalapartan sartu ginen. Denetarik saltzen zen merkatu horretan, erlojuak, zapatilak, jakiak, grabaturiko filmeak etab. Nola ez turistaz beterik ere kale hau. Baina giroz betetze zuen kalea eta motxilak utzita ikuspegi ezberdinaz begiratu genuen.
Arratsaldean hiritik bueltatxo bat ematera atera ginen.
Mezkita izugarri bat ikustera joan ginen. Templu argitxu, txukun eta lasai bat zen eta tunika eta bururako zapi bat jantzita, ibili ginen barruan.

Kuala Lumpurreko mezkita izugarria
Rofon blog-tik ateratako argazkia (rofon.blogspot.com)

Eta gero hiriko kaleetatik zehar...



Petrona dorreak

Hurrengo egunean, nire neba Singapurrera bueltatu zen eta Irati eta biok, gure bidaia hasi genuen, lehenengoz, hiritik bigarren bueltatxo bat emanez...

Irudiaren ezkerretara (Iratiren gainean) izugarrizko
polilla bat ikusi daiteke.


...ta hurrengo egunean, Kuala Lumpurreko aireportu ederrean, Tailandiarako hegazkina hartuz, xirimiria zebilela (aay ze gutxi gustatzen zaidan hegazkinean ibiltzea).

3 Comments:

At 9:42 PM, Blogger berzas de gratis said...

Bai bai! argazki gehiago.

Izugarri politak argazkiak, pixkanaka pixkanaka eraikin eta leku berriak ikusteko aukera. Baina ezin izango da konparatu bertatik ikustearekin ezta?

Egunen baten ikusiko dugu horrelakorik gure herrian? mezkitena pixkat zaila ikusten dut, baina eraikinena?

laster arte,
maki.

 
At 11:41 AM, Blogger oSTiaSVaRiaS said...

e txaide, ez neuzkan eraikinen argazkiak ikusirik eta guay dare e! gehien bat gauez ateratakoa aunke besteetan ere zerua eder agertzen da...bo runga, horrela segi
LaPiti

 
At 3:31 PM, Blogger El doctor aire said...

bai guay DARE!!!edo obe esanda mega guay DARE,oso ondo fotosopeatuta DARE.bueno txaide egongo GARE!!

 

Publicar un comentario

<< Home