Malasian etentxo bat
Singapurren aste t´erdi egon ondoren, nire nebarekin batera Singapur eta Malasiaren arteko muga zeharkatu genuen. Singapur, Malasia peninsularen puntan dagoen irlatxo bat da, beraz zubi luze bat pasa ondoren Malasiako mugara iritsi ginen, pasaportean bigarren seilua lortuz.
Autobus bidai luze xamar baten ondoren Malaka izeneko hirira heldu ginen. Malasiako mendebaldean kokatzen da eta aintzinean oso hiri garrantzitsua izan zen; Inglaterraren kolonia zenean Malakako itsas bidea kontrolatzen zuena eta hortaz bertan mugitzen zen dirua eta boterearen jabe zena.
Gaur egun, botere eta diru guzti hori galduta, izandakoaren oroitzapenak bultzatzen gaitu hiri hori bisitatzera. Dena den auzo txinatarraren giroak ere alaitzen du hiria eta ikusgarria bilakatzen du.
Hiri txiki, bero eta lasai bat da Malaka. Baina hori bai, nabarmen geratzen da muga bat pasatu dugula. Singapur munduko hiririk garbienetariko bat da (garbiena ez bada). Kale guztiak txukun eta garbi daude. Baina Malasia beste mundu bat da, eta Malakan, horretaz konturatu ginen. Kaleak hainbat zulo eta zikintasun dexente pilatzen dute.
Mutur batetik bestera pasa ginen egun batean.
Motxilak guesthouse kurioso batean utzi ondoren, nire nebak hor alboan zegoen txinatar hilerri erraldoi bat ikustera eraman gintuen.
Garai ezberdinetako hainbat eta hainbat hilobi, mendiska oso batean zehar hedatzen dira. Batzuk oso aintzinekoak beste batzuk berriak. Eta heriotzak ez du aberats eta pobreen arteko ezberdintasunak guztiz desagertarazten.
Diru dexente kostatu behar du halako hilobi bat eraikitzea.
Malasiako txinatarren arbasoekin bat, musker erraldoi batzuk ibiltzen dira mantso-mantso.
Handik hiriko erdigunera joan ginen, kaleko "puestito" batean sopa/pasta moduko bat bazkaldu ondoren.
Europako edozein hiri bat balitz bezala, justo erdian eliza bat ageri da (beno eliza baten aurriak), portuaren ondoan eta itsasoari begira. Asian egonda arraroa egin zitzaigun kristau tenplu bat ikustea. Gainera bertan Francisco Javier euskaldunaren aztarnak daude, beraz barruan sartu ginen.
Turistak betetzen zuten tenplua kristauen ordez, eta malayo bat zegoen bere kitarrarekin dirutxo bat atera nahian.
Katu hau publiko ezinhobea zelarik
Gauez, auzo txinatarrara abiatu ginen zerbait afaltzeko asmoz, eta hurrengo egunean, hango gosari tipiko bat izan ondoren, Malasiako kapitala den Kuala Lumpurrera abiatu ginen.








2 Comments:
oso politak argazkiak, batez ere nik ateratakoak, iratik dioen bezala, je je.
Ea noizean behin mendira joaten zareneko edo gaur egungo argazkirik sartzen duzun. ciao ciao
pero k pasa!!esan zeniguten malayoak ez zirela "kallo malayoak" eta ez diozue mutil triste bati ere argazkirik atera konprobatzeko?? pfff!!! k peña!
LaPiti
Publicar un comentario
<< Home