TAILANDIAN!!

Hegazkina Phuket irlan utzi gintuen, Tailandiako puntu turistikoenetariko bat. Erreferentzi txarrak genituen hiri honi buruz, hori dela eta, ez ginen ezta hamar minutu egon, furgoneta bat aireportutik autobus geltokira eraman gintuen, eta han Krabi izeneko herri baterako bideari ekin genion.
3 orduko bidaia zela jartzen zuen ordutegian. Askoz gehiago izan behar zen, baina badirudi Tailandian autobus gidaria izateko, heriotzari beldurra kendu behar zaiola. Errepide estuetan zehar ziztu bizian zebilen, beste norabidean zetozen bai moto edo kotxeak beldurturik (edo ohituta agian) bazterrera joaten bultzatzen zituela. Gutxienez 10 segunduro klaxona jotzen zuen bere presentziaz abisatzeko. Busean etzeuden turista gehiagorik, eta Tailandiarrak etziren gehiegi harritzen beraz, normala omen da hola gidatzea. Ez ordea guretzat.
Dena den, bidai polita izan zen, Irati ta biok, lehioari itsatsita pasa genuen ia bidai osoa (beste partea beldur aurpegiarekin elkarri begira, ailegatuko ote ginene galdezka). Ikusi genituen lehenengo mendiak, lehenengo elefanteak, lehenengo herrixka txikiak... laburtuz, Tailandiako lehenengo ikusia izan genuen eta espero genuena baino politagoa izan zen.
Krabira iritsi ginen, arrantzatik (eta nola ez turistetatik) bizi zen herritxo bat. Han guest house oso merke batean (2 euro gaua!) motxilak utzita bueltatxo bat ematera joan ginen.
Menditxo karstiko horietako batean, budisten tenplu izugarri bat zegoen. Monjeak, mendiak sortzen zuten barne patio moduko batean bizi ziren, baso baten inguruan. Oso toki lasai eta ederra zen (erlijio guztietako monjeak azkarrak direla argi dago!).
Baina sorpresatxo bat geneukan tenplu horretan. Gidan irakurri genuenez, 1200 eskailera igo ondoren, tenploaren parterik politena aurkitzen zen, hori irakurtzean ez ginen konturatu 1200 eskilera zirela!! Horiek asko dira!! (Gaztelugatxe 300en bat ditu bakarrik).
Energiarekin hasi ginen igotzen tximino batzuen konpainiarekin, baina gero gogorregia bilakatu zen. Gutxienez ordu erdi egon ginen igotzen, bero izugarri bat egiten zuela. Baina pena merezi izan zuen. Paisai ederra itxaroten gintuen gailurrean.








3 Comments:
A ze nolako argazkilari arima euki behar da hainbeste igo eta oraindik argazki hain politak ateratzeko... AUPA TXAIDE!
Aupa Iaie! Horrela segi maittia!!!!! Zelako bloga daukauzun.... MUXU MILA
Oso argazki politak benetan. Ea laister zure gaur egungo argazkiak erakusten dizkiguzun blog hontan. Muxu bi
Publicar un comentario
<< Home