I r a i d e

Nire argazki-sorta

2006-08-03

Irlatxo baterako ihesaldia

Krabin irteerak antolatzen zituzten agentzi pilo bat zeuden eta hurrengo egunean kostalde horretan aukitzen ziren irlatxoren bat ezagutzera joatea erabaki genuen.
Justo Krabiren aurrean Koh Phi Phi irla kokatzen da. Tailandiako irlarik famatuenetariko bat; hantxe "La Playa" filma grabatu zuten. Baina baita irlarik turistikoena da, beraz gu turisten aglomerazioak ekiditu naihan Koh Lanta irla ezezagunera joatea hautatu genuen.
Bi irlek osatzen dute Koh Lanta: Koh Lanta Noi eta Koh Lanta Yai. Gu lehenengo irla furgonetaz zeharkatu ondoren bigarrenenan gelditu ginen, bungalow oso merke batean eta hondartzatik minutu batera.


Ailegatu eta motxilak utzita hondartzara abiatu ginen bidaian ezagututako bi katalanekin batera, gure lehenengo bainua hartzeko asmoz. Hondartza paradisiako bat aurkitzea espero genuen, palmera eta kokoz betea eta giro ezinhobearekin, halaxe jartzen baitzuen gidan. Baina ahaztuta geneukan duela sei hilabate bakarrik tsunamiak ikututako kostaldeetako bat izan zela hau eta benetan unkigarria izan zen handik pasiotxo bat ematea. Etzebilen inor, giroz beterik egon behar zuten bungalowek, hutsik eta erdi hondatuta, palmerak lurrean edo erdi etzanda eta oroimen triste bat airean.
Kontziente izan ginen dida batean zer suposatu zuen hondamendi horrek hango jendearentzat. Zenbat jende galdu zuten eta nola kaltetu zuen beraien lurraldea eta bizimodua. Dena den, harrigarria da nola antolatu duten bizitza berriro hain denbora gutxian; bungalow berriak eraikitzen hasiz eta beraien irribarrea galdu gabe.
Bainutxo bat hartu genuen hain haserretuta egon zen itsaso horretan (lasaiago zegoelakoan).


Urrunean ikusten diren uharteak Koh Phi Phi dira.
Oso irudi ederra izan genuen itsasoan sartzerakoan, alde batetik egunsentia genuela eta bestaldean, Koh Lanta-ren gainean, ostadarra. Baina tamalez ez dut horren argazkirik!
Hurrengo egunean, motor bat alokatu genuen bungalowetan bertan eta irla ezagutzera joan ginen, ni gidari nintzela. Oraingo honetan enuen arazorik izan motorra gidatzeko baina hurregoan... beno, gero gerokoak!
Dibertigarria izan zen motorran irla inguratzea eta zituen txoko ezberdinak ezagutzea. Ur-jauzi batzuk bisitatzera joan ginen, baina uztaila izanda lau tantatxo erortzen ziren (Iratik dutxa bat hartzeko adina bai ordea!).
Eta irlaren beste kostaldea ere ezagutu genuen. Tsunamiak ikutu gabekoa. Hemengo bizimodua ez da turismoan oinarritzen (izan ere bungalow guztiak beste kostaldean kokatzen dira) eta arrantzatik bizi dira. Oso toki polita eta lasaia. Hantxe bazkaldu genuen itsaski hartu berria.





Baina bapatean oraindik ezagutzen ez genuen monzoiak harrapatu gintuen eta bungalowetara bueltatu ginen ziztu bizian. Ordu betez eta etenik gabe zaparrada izugarri bat erortzen egon zen, gu gure portxetxoan itxoiten geundela.