I r a i d e

Nire argazki-sorta

2006-09-09

Ekialdeko kostaldean

Koh Lanta-tik bestaldeko kostaldera abiatu ginen, hemen bestean adina irla zeuden, eta berriz erabaki bat hartzea zaila izan zen. Surat Thani hiritik, Koh Tao, Koh Samui eta Koh Phangan-erako itsasontziak aterazten dira.
Lehenengoa buzeoan ibiltzeko ezinhobea omen da, bigarrena oso irla turistikoa eta hirugarrena gazteen irla, hementxe "fool moon party" egiten baita. Izenak dioenez, ilargi betea ospatzen dute irla honetan, baina ez bertokoek, baizik eta mundu guztitik etorritako turista gazteak. Hondartza luze batean zehar dauden tabernak jendez, musikaz, alkoholaz eta droga ezberdinetaz betetzen dira. Imagina ezazue, hainbeste ingeles, alemaniar etab. itsu-itsu eginda; hori omen da "fool moon party"-a. Horregatik, eta budistak errespetatzeko asmoz, ez da ilargi betean egiten, hiru egun lehenago baizik.
Gu astetxo bat lehenago iritsi ginen irla honetara eta itsasontzia gaztez beterik zihoan; baino bete beterik, inolaz ere errespetatu gabe itsasontziaren kapazidadea.



Bidetik paisai ikusgarria ikusten zen; bertoko arrantzaleak itsasoan zehar hedatzen ziren irlatxoean artean ibiltzen ziren gure itsasontziari begiradatxo bat ere zuzendu gabe. Urrunean mendien profil polit bat ikusten zen.



Azkenik eta itsasontzian ia mugitu gabe ordu gehiegi pasa ondoren, iritsi ginen Koh Phangan irlara. Irla honetan bizi izan ziren lehenengo gizakiak budista batzuk izan ziren, erlajazio eta bizitza espiritual baten bila. Nola aldatzen dituen denborak gauzak!!

Orainarte bezala, irlan oin bat jarri orduko hainbat pertsona genituen bungalowen izenak belarrira oihukatzen. Beraientzat itsasontziak diru poltsak zekartzan eta etzuten esku-hutsik bueltatu nahi. Irati asko haserretzen zen halako momentuetan (baietz Irati?) eta nora joan nahi genuen erdi erabakita genuenez, itsasontzian ezagututako beste katalan batzuekin batera furgoneta batean sartu ginen, irlaren eremu lasaienerako bidea hartuz. "Full Moon Party"-a hegoaldean egiten denez han kokatzen dira bungalow eta jende gehiena. Gu berriz, iparraldera joan ginen.

Oso egun lasaiak pasa genituen irla honetan. Itsaso urdin-berdea, egurrezko bungalow batean, oporretan... paradisua!!

Istriputxo bat izan genuen soilik; irlatik bueltatxo bat ematera joan ginen, nola ez motorran, esperientzia pixkatxo bat hartuta nuela uste nuen, eta berriz ni gidari nintzela, abiatu ginen errepidean zehar. Baina hemengo errepideak ez dira Ko lantan bezain "errepide" eta ia lehenengo aldapan lurrera joan ginen motor eta guzti. Iratik arrez geroztik tatuaje polit bat dauka bere ezkerreko hankan, erredura elegante bat egin baitzuen (ez daukat horren argazkirik, hobeto horrela).

Hala eta guztiz ere bueltatxoarekin jarraitu genuen...

Hemen ezkerrean, "izpirituen etxea". Tailandian etxe guztien kanpokaldean ikusi daiteke eta bertan, bere arbaso hilen itxurako panpintxoak sartzen dituzte. Honela izpirituak etxe propioan bizi dira eta pakean uzten dituzte bidizunak. Txukun-txukunak mantentzen dituzte, janari eta edariak eramaten dizkiete, izpirituak pozik mantetzearren; eta "benetazko" etxea aldatzekotan bestea ere aldatu behar dute, inbidia, oso arriskutsua baita. Kuriosoa benetan.

...Baina hegoaldeko hondartzetarako bidean, bigarrengo "ostia" bat hartu genuen ondorio larririk gabe, baina hantxe bukatu zen nire gidari karrera. Zeinek jakin noiz hartuko dudan beste motor bat!!

Ilargi beteko festa egiten den hondartzan bainu bat hartu genuen (zauritxoak ur gaziarekin erretzen zutelarik). Gazte, bungalow, taberna eta saltzailez beterik zegoen, berdin zitzaigun hor edo benidorm-en egotea.

Nahiago genuen gure hondartzako egunsentia...

1 Comments:

At 3:11 PM, Blogger RoFon said...

Oso experimentu politak iraide, segi horrela.

 

Publicar un comentario

<< Home