Barrenaldetik barrena
... ta hondartzak alde batera utzi genituen...
Ko Phanghan-etik Kantchanaburirako bidaia luzea izan zen. Koh Phangan-etik Surath tahni hirira, hemendik Bangokerako tren bat hartuz.
Gau osoa eman genuen trenean, baina eserlekuak litera bihurtzen ziren beraz etzen bidai oso deserosoa izan, luzea bai ordea!
Egunsentian eta umore txarrez heldu ginen Bangkokera eta tuk-tuk garesti batek bus geltokira eraman gintuen hiriaren lehenengo ikuspegi azkar bat lortuz.

Kantchanaburi ez da herri berezi bat, egia esan nahiko herri sosoa zen. Baina oso ospetsua egin da, gida guztietan derrigorrezko bisita bezala ageri da. Eta zergaitik? Nola ez amerikarren eraginez. Hemen Kwai ibai gaineko zubia eraiki zuten japoniarren preso ziren hainbat gizon bigarren gerra mundialean. Militarren ibilbidea errazteko eraiki zen, eta heriotzaren trenbidea deitu zioten, izan ere, han 150.000 bat pertsona hil ziren, hilabetetan egin behar zena aste batean egitera behartu baitzituzten oso egoera latzan. Haietatik gehienak malasiarrak, birmanoak ziren... baina amerikarrak eta inglesak ere bazeuden eta nola ez! hori dramatikoago bilakatu zuen hemen gertatutakoa. Izan ere, filme bat egin dute horri buruz eta hori egin du herritxo hau ospetsua. Eskertzekoa??
Hemen ikusten den zatia berreraikia izan da, aliatuak laister bertan behera bota baitzuten beraiek pairatutako menperatzearen sinbolo hori. Ez dezala inork hartaz ikasi!
Ba herria lasaia eta aspergarria bazen, hau pixkat agobiantea iruditu zitzaigun. Herriko turista guztiak (eta pentsatu genuena baino askoz gehiago ziren) hemen kokatzen ziren, zubitik alde batera eta bestera. Mundu osoko turistak zubi bati argazkiak egiten, tailandiarrak hainbat produktu saltzen saiatzen ziren bitartean (eroslerik etzeudenean pentakara jolasteko etentxoak eginez. Jolas internazionala da petanka!!)
Beste gauza interesgarri bat dago hemendik hurbil: Erawan Parkea, izan ere honegatik etorri ginen Kantchanaburiraino. Hemen ibai bat 7 mail ezberdinetan zehar dabil, bakoitzean urjauziak sortuz. Bero izugarria egiten zuen egun hartan eta asko kostatu zitzaigun zazpigarren mailara igotzea baina pena merezi izan zuen. Eta nahiz eta ur asko ez jaitsi, mail bakoitzean urjauziak eta sortutako lakutxoak oso ezberdinak ziren eta guztiak izugarriak, euri denboraldian benetan ikusgarria izan behar da. Gainera egun hartan tailandiarrez beteta zegoen parkea, oso kanpoko turista gutxi ikusten ziren eta nahiz eta lasaitasunaz ez gozatu, giro horretan egotea polita izan zen.
Tailandiarrak, neskak batez ere, arropa ta guzti sartzen dira uretan, bakeroekin ere ikusi genituen igerian. Nudismoa egiten bageunden bezala sentitzen ginen bikiniarekin eta beraiek ere antzera uzte zuten. Pixkat lotsagarria zen egoera beraz behin bakarrik bainatu ginen bertan, arrain antropofago batzuen konpainian. Gero ibaiaren zati bakartiago batean bainu lasaiago bat eman genuela. Egun polita pasa genuen Erawan parkean.
Eta hurrengo egunean goizean goiz, Lopburirako busa hartu genuen...





2 Comments:
A ze nolako blog guapoa daukazun!!
Ea noiz ikus ditzakegun hala ere, europako irudiak behingoz, jeje!
Hello I just entered before I have to leave to the airport, it's been very nice to meet you, if you want here is the site I told you about where I type some stuff and make good money (I work from home): here it is
Publicar un comentario
<< Home